Jokabide-kodea

English Castellano Català GalegoEuskera

PRISMA Biltzarrera etorri, bertan hitz egin erakutsi,  babestu edo boluntario lana egiten duten pertsona guztiek jokaera-kode honekin bat etorri behar dute. Talde antolatzaileak kode hau ekitaldi osoan zehar betearaziko du. Guztiontzako giro segurua bermatzen duen lankidetza espero dugu.

PRISMA, Asociación para la Diversidad Afectivo-Sexual y de Género en Ciencia irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta honako helburu hauek ditu: LGBTIQA+ pertsonen (lehengoak eta etorkizunekoak barne) diskriminazioa saihestea eta beren ikusgaitasuna areagotzea (), prestakuntza-trebetasunak sustatzea, zientzia, teknologia eta berrikuntzarekiko interesa sustatzea (ZTB) eta LGTBIQA+ komunitatea eraikitzea.

Gure biltzarra bertan parte hartzen duten pertsona guztientzat jazarpenik gabeko esperientzia izatera bideratua dago, dena dela ere parte-hartzaileen generoa, identitatea eta genero-adierazpena, adina, sexu-orientazioa, ezgaitasuna, itxura fisikoa, gorputzaren tamaina, arraza, etnia, erlijioa (edo erlijio eza) edo aukera teknologikoak. Ez dugu onartuko biltzarreko parte-hartzaileei inolaz ere jazartzerik. Hizkera eta irudi sexualak ez dira egokiak biltzarreko ezein tokitan, ezta hitzaldi, workshop, ekitaldi, sare sozial eta lineako beste baliabideetan ere. Arau horiek urratzen dituzten biltzarkideak zigortuak edo kanporatuak izan daitezke.

  • Jazapenak honako jokaera hauek barne hartzen ditu:  hitz eta iruzkin iraingarriak generoaz, identitateaz eta genero-adierazpenaz, adinaz, sexu-orientazioaz, ezgaitasunez, itxura fisikoaz, gorputzaren tamainaz, arrazaz, jatorri etnikoaz, erlijioaz, edota aukera teknologikoez; sexu-irudiak espazio publikoetan; berariazko larderia, zelata, atzetik jarraitzea, argazki edo grabazio bidezko jazarpena, hizketaldiak edo bestelako jarduerak behin eta berriro  etenaraztea, kontaktu fisiko desegokia eta nahi gabeko arreta sexuala. 
  • Espero da jazartzeari uzteko eskatzen zaien parte-hartzaileek berehala beteko dutela. Parte-hartzaile bat jazarpenezko jokaera batean sartzen bada, biltzarraren antolaketa-batzordeak egoki iritzitako edozein neurri har dezake, arau-hausleari buruzko ohartarazpena egitea eta  bera jardunalditik kanporatzea barne.
  • Jazartzen bazaituzte edo beste inor jokabide desegokien biktima dela nabaritzen baduzu, edo beste kezkaren bat erakusten badu, jar zaitez berehala harremanetan antolaketa-batzordearekin, mesedez. Kideak markako intsigniekin identifikatzen dira.
  • Batzorde antolatzaileak atsegin handiz lagunduko die parte-hartzaileei biltzarraren egoitzako langileekin edo tokiko agintari polizial eta judizialekin harremanetan jartzen, eskoltak ematen edo jazarpena jasaten duten pertsonei beste edozein modutan laguntzen, biltzarrean seguru senti daitezen. Haien bertaratzea balioesten dugu.
  • Espero dugu parte-hartzaileek arau horiek betetzea biltzarraren egoitzan eta jarduera garatzen den gainerako guneetan, bai eta horrekin lotutako gizarte-jardueretan ere.

Code based on: https://confcodeofconduct.com/ (Attribution 3.0 Unported)

A %d blogueros les gusta esto:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close