Aurkezpena

English Castellano Català Galego Euskera

La comunidad LGTBIQA+ ha experimentado durante las últimas décadas un crecimiento en su LGTBIQA+ komunitatearen ikusgaitasuna areagotu egin da azken hamarkadetan, bai bere eskubideen aldarrikapenean, bai bere eguneroko errealitatean. Gizarteko beste eremu batzuetan bezala, Lesbianak, Gayak, Transak*, Bisexualak, Intersexualak, Queerak, Asexualak eta arau zis-heterosexualetik kanpoko beste identitate batzuk ere ikasketa zientifiko eta teknologikoen parte dira eta, beraz, haien begiradek eta praktikek  beren ikerketa- eta ikasketa-guneei buruzko bizipen bereziak sorrarazten dituzte. Errealitate horiek ezagutu eta partekatzeak oraindik ere badirauten aurreiritzi-joerak eta desberdinkeriak atzematen laguntzen du, baita komunitate honek ikerketan parte har dezan sustatzen eta eremu inklusbo eta seguruak sortzen arlo zientifikoko maila eta geruza guztietan.

Elkargunezko borondate honekin, PRISMAk LGTBIQA+ komunitate zientifikoari dei egiten dio dibulgazio-aurkezpenak aurkez ditzan ezagutzaren adar guztietan: Matematika, Fisika, Kimika eta Ingeniaritza Zientziak; Gizarte eta Giza Zientziak; eta Bizitzaren Zientziak. Helburu nagusia diziplinarteko jakintzarako eta esperientzia partekatuetarako gune bat sortzea da, esparru zientifiko eta teknologikoan lan egiten duten eta askotariko orientazio eta identitateak dituzten pertsonen arteko sostengu eta elkartasun sareak sortzeko.

A %d blogueros les gusta esto:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close